XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Baina ongi portatzen bazara, berehalaxe zara libre.

Gorka jaten hasi zen. Ez zeukan goserik.

Ohean etzan eta bere indar guztiz Timengan eta langelako zortzi koadroetan pentsatzen hasi zen.

Oihaleko zeinuenak ote ziren? Ideia guztiak bere buruan dantzan zituela, leihotik begira jarri zen.

- Hara! Elurra ari du!- esan zuen ohean eseriz -.

- Iruditu zait bai gaur goizean hain zeru iluna ikustean.

- Eta nola gainera? Gauez gehiago egingo du gainera! O, nire Tim gaixoa! Julen ohartuko al da behintzat txakurtegia babestu edo zerbait egin behar duela.

Gorkak pentsatu besterik ez zuen egiten ohean.

Jonek itzuli eta erretilua jaso zuen.

Beste inor ez zitzaion bisitatzera igo.

Gorkak, bere lehengusuei gora igotzea debekatu egin zietela pentsatu zuen. Oso bakarrik sentitzen zen.

Bere aitari galduriko orrietan pentsatzen jarri zen.

Roland jaunak harrapatu ote zituen? Gizon hura aitaren lanaz oso interesatua zegoen eta ulertzen zuela zirudien gainera.

Lapurrak ongi jakin behar zuen hainbeste garrantziko orri horiek non zeuden.

Norbait leihotik sartu izan balitz Timek zaunkaka hasi behar zuen nahi eta ez, txakurtegia etxearen bestekaldean zegoela ere egia zen arren.

Baina Timek sena oso zorrotza zuen.

- Etxean bizi den norbait izan da - esan zuen Gorkak -.

- Lehengusuak ez dira izan, horretan ez dago dudarik. Ama eta Jone ere ez.

- Roland jauna besterik ezin zitekeen izan.

- Eta, gainera, lehengoan ere Timek esnatu ninduenean hantxe aurkitu nuen. Ohean eseri zen.

Horixe! Roland jaunak aitaren langelara joan nahi du eta horregatik ez du Timek inor esnatzerik nahi pentsatu zuen.